Gaur Aretako pilotalekuan E.H-ko Elite 4 ½ txapelketako finala jokatuko da

Gaur arratsaldeko 19:00etan hasita E.H-ko Elite 4 ½ txapelketako 3. eta 4. postua eta finala jokatuko dira Aretako pilotalekuan. Iker Espinal (Uharte) Nafarrak eta Gaizka Karregal (Adiskide) Bizkaitarrak jokatuko dute finala. Bi pilotariak txapelketa bikaina eginda iritsi dira finalera, beraien norgehiagokak nagusitasunez irabazita. Espinalek 22-06 irabazi zion finalerdia Behar Zana klubeko Eneko Maizi eta Karregalek 22-09 oso arriskutsua den Aitor Etxebarriari (Lemoa).

Aurtengo finala oso irekia dago bi pilotariak oso joko puntu onean iristen baitira. Gaizka Karregalek erakutsi du maila honetako txapelketak eta partiduak jokatzeko guztiz prest dagoela eta nola ez Iker Espinal, azkeneko hilabetetan aurrelari finena izan denak. Bi pilotariak oso erasokorrak dira eta oso partida bizia eta ikusgarria ikustea espero da.

Aurretik txapelketa honetako 3. eta 4. postua egongo da jokoan Eneko Maiz eta Aitor Etxebarria pilotarien artean. Partida irekia espero da eta tantoak bukatzen gehien asmatzen duen pilotaria izan daiteke garaile norgehiagoka honetan. Finala eta Aretako txapelketako partida, ETB-k grabatu eta igande goizean eguerdiko 12:00etan emango da ETB4 katean.