Donostiak kale-garbiketako kalitatea berretsi du eta platinozko erratz berria lortu

Donostiak bere hamargarren Platinozko Erratza eskuratu du Madrilgo Ifeman ospatu den XVIII. lehiaketan.

Oraingo honetan, nabarmendu da “hondartzetan isuriak eta flotatzaileen hauteman eta kontrol goiztiarra, FCCk, bide garbikuntzaren arduradunak, duen drone baten bidez. Drone horrek hiriko hondartzetan isuriak, izurriteak edo hondakinak detektatzen ditu, ingurumen-kalitatean eta hondartzen garbiketan eragina izan dezaketenak.” ,epaimahaiaren aktaren arabera.

Diploma por la excelencia

Platinozko Erratza honetaz gain, Donostiak bikaintasunagatiko diploma jaso zuen antolakuntzaren eskutik, hiriak dituen Zilarrezko, Urrezko eta Platinozko Erratz sariak aitortuz.

Oviedorekin batera, lehiaketa honetako hiririk sarituena da. Platinozko Erratza Miguel Ángel Díez Hiri Mantentze Saileko zinegotziak jaso zuen atzo Ifeman.

Euskadiri dagokionez, oraingoan ere Platinozko Erratza jaso zuten Gasteizko, Portugaleteko eta Gernika-Lumoko udalek, baita Txingudiko zerbitzuek ere.

Aurtengoa ATEGRUS Elkarteak bi urtean behin antolatzen duen lehiaketaren XVIII. edizioa izan da, eta historian zehar mila sari baino gehiago eman dizkie Espainia, Mexiko, Txile, Argentina eta Peruko udalerri, aldundi, kabildo, autonomia erkidego, enpresa eta unibertsitateei.

2022/06/16-an argitaratua