Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2022ko laguntza-plana aurkeztu die gaur Beterri Buruntzako enpresei

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Beterri Buruntza eskualdeko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2022eko laguntza-plana. Beterri-Buruntzako garapen agentziarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia Andoaingo Bastero Kulturgunean egin da, eta eskualdeko hogei enpresa inguruk parte hartu dute. Laguntzen aurkezpenaren ostean, enpresek networking egiteko aukera izan dute. Amaieran, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek bisita instituzionala egin dute TECCI enpresara, Andoainen.

SPRI Taldeko Zuzendari Nagusi Aitor Urzelaik, SPRIko Enpresa Sustapeneko zuzendari Aitor Cobanerak, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendari Ana Camachok, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Nazioartekotze arduradun Maite Subinasek, Energiaren Euskal Erakundeko Industria Proiektuen arduraduna Luis De Velascok, Ihobe-ko teknikaria Iñigo Aizpuruk, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raul Perezek bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten. Ekitaldian Mari Jose Izagirrek ere parte hartu du, Beterri Buruntzako presidenteak.

Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-planak 74 programa biltzen ditu eta 600 milloi baino gehigoko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen inklusibo eta jasangarriari. Aurten I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratutako laguntzak Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako laguntza-programen % 70 baino gehiago dira.

Informazio gehiago: Katalogo digitala

Atxikitako argazkian, ezker eskubi:

    • Raul Perez, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria
    • Maite Subinas, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Nazioartekotze arduraduna
    • Aitor Cobanera, SPRIko Enpresa Sustapeneko zuzendari
    • Mari Jose Izagirre, Beterri Buruntzako presidentea
    • Maider Lainez, Andoaingo alkatea
    • Aitor Urzelai, SPRI Taldeko Zuzendari Nagusia
    • Ana Camacho, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria
    • Luis de Velasco, Energiaren Euskal Erakundeko Industria Proiektuen arduraduna
    • Iñigo Aizpuru, Ihobeko teknikaria