Irungo alarde mistoari eta berdintasunean oinarritutako jaiei babesa eman die Emakundek

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Zuriñe Elordi idazkari nagusia Irunen ospatzen ari den San Martzial eguna dela bertan izan dira Alarde Mistoari babesa eskaintzen. Horrela, Emakundek orain arte egin duen bezala, lankidetza eskaini dio alarde honi, emakumeek, gizonen baldintza berdinetan, horrelako ekitaldi publiko, jai-giroko, herrikoi eta parte-hartzaile batean parte hartu dezaten.

Emakunderen ustez, tradizioak herrien gizarte-kohesioaren funtsezko elementuak dira, testuinguru jakin batean sortu ziren eta egokitu behar dira emakume eta gizonei eskubide berbera emateko garai berrietara egokitzeko eboluzionatu behar dute. Zentzu horretan, jaiek kohesioa sustatu behar dute , eta horretarako beharrezko tresnak elkarrizketa, akordioa eta elkarlana dira. Emakunderen ustetan Ildo horretan lan egitea ezinbestekoa da eta zentzu horretan alkateari eta udal batzari bide horretan lan egitea eskatu die. Irungo biztanle gehienek positiboki baloratuko luketen keinua izango litzateke, pertsonen berdintasunaren alde gero eta sentsibilizazio handiagoa duen gizarte honetan”.
Izaskun Landaida zuzendariak gogorarazi du “beste herri batzuk beren tradizioak egokitzen ari dira garai berrietara eta berdintasunera egokitzeko” eta adibide gisa aipatu du aurten lehen aldiz emakume bat izan dela Lekeitioko Kaxarrankako protagonista San Pedro jaietan. Era berean, gogorarazi du argi ikusten dela euskal udalerriak jaietan berdintasunerantz urratsak egiten ari direla Emakundek bultzaturiko honako ikerketan: Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan emakumeek parte hartzeko estrategiak txostenean, zeinetan EAEko bederatzi herritan (Gasteiz, Amurrio, Laudio, Bilbo, Berriz, Gernika, Donostia, Tolosa eta Antzuola) egindako aldaketa-prozesuak aztertzen diren. «Espero dugu azterlan honetan jasotako esperientziak pizgarri izatea beste herri batzuek ere jaiak gure garaiko errealitate sozialera egokitu ahal izateko», adierazi du Emakundeko zuzendariak. Haren hitzetan, jaien eguneratzea, berdintasunari eta justizia sozialari dagokionez ezinbestekoa da, emakumeek, mugimendu feministak eta, oro har, gizarteak eskatzen duten bezala.