1.261 ikasle aurkeztuko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdira UPV/EHUn

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.204 ikasle eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten beste 57k matirkulatu dira, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) ezohiko deialdiarako. Azterketak uztailaren 6an hasiko dira. Guztizkoa, 1.261, iazkoa baino pixka bat handiagoa da: 2021ean 1.164 ikasle matrikulatu ziren ezohiko USEra. Aurten, beraz, % 8,3 igo da matrikula. USE hiru egunetan zehar egingo da, ostiralera arte, hilak 8, UPV/EHUren hiru campusetan.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak helburu hau du: ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzea. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura (bihar USE ezohikoa irekiko duen azterketa); Espainiako historia; lehenengo atzerriko hizkuntza; eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.

Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari edo Heziketa Zikloari dagokio eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu.

Onarpen fasea borondatezkoa da Ikasleak edozein irakasgai aukeratu ahal du Batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Nota igotzeko ere balio ahal dute sarbide fasean egindako irakasgaietako batzuek.

USEari buruzko informazio guztia: https://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/use/ezohiko-deialdia

2022ko USEREN EZOHIKO DEIALDIA EGINGO DUTEN IKASLEEN DATU XEHATUAK:

BATXILERGOA GAZTELERA EUSKARA GUZTIRA SEXUKA GUZTIRA CAMPUSKA
ARABA Emakumeak 29 49 78 159
Gizonak 31 50 81
BIZKAIA Emakumeak 87 168 255 553
Gizonak 89 209 298
GIPUZKOA Emakumeak 57 179 236 481
Gizonak 38 207 245
*CAMPUSERA ATXIKI GABE Emakumeak 6 1 7 11
Gizonak 4 0 4
GUZTIRA 341 863 576
emakume
1204
628
gizon

* Campusetara atxikita ez dauden baina UPV/EHUn azterketa egiteko eskatu duten ikasleak.

LANBIDE HEZIKETA GAZTELERA EUSKARA GUZTIRA SEXUKA GUZTIRA CAMPUSKA
ARABA Emakumeak 3 1 4 8
Gizonak 4 0 4
BIZKAIA Emakumeak 5 5 10 22
Gizonak 7 5 12
GIPUZKOA Emakumeak 9 2 11 22
Gizonak 6 5 11
*CAMPUSERA ATXIKI GABE Emakumeak 4 0 4 5
Gizonak 1 0 1
GUZTIRA 39 18 29
emakume
57
28
gizon

* Campusetara atxikita ez dauden baina UPV/EHUn azterketa egiteko eskatu duten ikasleak.