Bilboko ostalaritzako lokalek bi ordu beranduago itxi ahal izango dituzte lokalak Bilbao BBK Live jaialdia dela eta

Bilboko Udalak hala erabakita, ostalaritzako lokalek bi ordu beranduago itxi ahal izango dituzte lokalak Bilbao BBK Live jaialdia dela eta.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak uriko ekitaldi eta jai handien kariaz egindako eskariari emandako erantzuna da neurri hori. Kasu horretan, uztailaren 7tik 9ra (eguena, barikua eta zapatua) izango dute ordutegi zabalagoa.

Horrela, bada, ordutegia ostalaritzako lokal guztientzat luzatuko da, salbu eta “egunekoentzat”, “osagarrientzat” eta terrazentzat, ohiko ordutegia dutelako. Establezimenduen kanpoaldean edariak hartzeko ordutegia ere ez da luzatuko.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak ordutegia luzatzeko eskatu ohi dio Udalari egun seinalatuetan. Horiek horrela, aurten egun hauetan luzatu da edo luzatuko da ordutegia:

    • Aste Santua: apirilaren 14tik 16ra.
    • Final Four Basketball Champions League: maiatzaren 6an eta 7an.
    • Fitoren kontzertua: ekainaren 11n.
    • Bilbao Music Legends Fest: ekainaren 25ean.
    • Bilbao Bizkaia Rock Day (Metallica): uztailaren 3an.
    • BBK Live Bilbao jaialdia: uztailaren 7, 8 eta 9an.
    • Bilbao Blues Festival: uztailaren 29 eta 30ean.
    • Aste Nagusia: abuztuaren 20tik 27ra.
    • Halloween: urriaren 31n,
    • Gabonen aurreko asteburuak: abenduaren 2, 3, 9 eta 10ean.
    • Gabonak: abenduaren 15, 16, 17, 22, 23, 24, 29, 30 eta 31n, eta urtarrilaren 5 eta 6an.

SARE SOZIALAK: