Lankide berria Mugiment egitasmoan

Dalda Barayazarra Irazola durangarra Mugiment egitasmoaren idazkaritza teknikora batu zaigu. Mikel Urbanok eta Arkaitz Larrinagak utzitako lekua hartu du.

Bizkaian arituko da batez ere Mugiment egitasmoaren ekimenak hedatzen, besteak beste, udal eta ikastetxeei aholkularitza eta laguntza emanez.

Azken urte hauetan Durangaldeko proiektu ezberdinetan berenagatu duen eskarmentua lagungarri izango zaigu ziur.

Irudian agerian denez benetako emakume aktiboa da. Ongi etorri Dalda!