Donostiako Arriola pasealekuan aterpetxea egiteko lan-baimena kautelaz etetea onartu da

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du kautelaz etetea Arriola pasealekuan (15, 17, 19 eta 21eko lokalean) Aterpetxea egiteko obra handietarako baimena.

Behin bizilagunek baimenari helegitea aurkeztuta, Udalak kanpoko enpresa bati eskatu zion azterketa topografiko bat egiteko, egindako lanak eta obra handietarako baimena lortzeko aurkeztutako planoak eta dokumentazioa bat egiten zuten egiaztatzeko.

Azterketa topografikoaren emaitza ikusita, eta egiaztatuta sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioa, Udalak ikusi du baimena lortzeko emandako datuek ez dutela errealitatearekin bat egiten.

Gainera, frogatuta lokala ez dagoela beheko solairuan, ezta lehenengo solairuan edo lehengo solairutik gora edo parekagarri ere, ostatu emateko erabilera – horretarako eskatu zen obra baimena – ez litzateke onargarria izango.

Horiek horrela, Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki du bizilagunek aurkeztutako helegitearen aurka ez egitea, eta erabakia epailearen esku uztea. Tartean, kontuan hartuta helegitea ebatzi egiten den bitartean lanek konpondu ezin edo konpontzeko zailak izango liratekeen eraginak sor litezkeela, obra egiteko baimena kautelaz etetea erabaki du.

Maraon Doktorearen pasealekua

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Maraon Doktorearen pasealekuko berrurbanizazioa eta irisgarritasuna hobetzeko lanak egiteko proiektua. Bide Publikoen Zerbitzuak idatzi du proiektua, 376.397 euroko aurrekontua du eta bi hilabeteko exekuzio-epea.

Jarduketa honen helburua honakoa da: espaloiak eta inguruan dauden aparkalekuak berritzea; txorko berriak eraikitzea espaloian egindako lanak kontuan hartuta; eta egun dauden irisgarritasun arazoak konpontzea.

Felipe IV-eko kolektorea

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Felipe IV-eko bikoitien guneko kolektorea berritzeko eta Eustasio Amilibian Marinel plazaren euri-euren sarearen lotura hobetzeko obren proiektua.

Girder Ingenieros enpresak idatzi du proiektua, 302.671 euroko aurrekontua du, eta hiru hilabeteko exekuzio-epea.

Tximistarriko HUPE

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Tximistarri 44ko HUPEa handitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko obren proiektua.

Uren Ustiapen eta Saneamendu Zerbitzuak idatzi du proiektua, 294.445 euroko aurrekontua du eta 3 hilabeteko exekuzio-epea.