Elkarrizketa Josu Erkorekari Radio Euskadin

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari elkarrizketa egin diote gaur goizean Radio Euskadiko “Boulevard” saioan. Elkarrizketa horretan, 2022ko lehen seihilekoan Euskadin izandako sexu-erasoei buruzko datuak eman ditu.

Sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituak % 20,85 igo dira, 2021ean 307 izatetik 2022an 371 izatera pasa baitira. Sexu-askatasunaren aurkako delituen barruan, indarkeriarik handieneko delituak, hau da, sexu-erasoak izan dira hazkunde horren protagonista (% 31,25).

Gipuzkoan izan da hazkunderik handiena: 24 sexu-eraso izatetik 44 izatera pasa da (+% 83) (2019an 23 izan ziren). Bizkaian 3 salaketa gehiago erregistratu dira (13 gehiago, 2019rekin alderatuz gero), eta guztira 53 izan dira. Araban 6tik 8ra igo dira (2019an 5 kasu kontabilizatu ziren).

    1. urtearekin alderatuz gero, sexu-askatasunaren aurkako delituen 2022ko emaitza are okerragoa izan da: % 51,4 igoera.

Era berean, Segurtasuneko sailburuak berretsi du kasuen % 86 ebatzita daudela eta autoreak epaileen esku utzi dituztela. 45 pertsona atxilotu dituzte eta beste 45 daude ikerketapean. Era berean, zehaztu duenez, erasotzaileetatik 12k ez dituzte 18 urte bete, 31 erasotzaile 19 eta 30 urte bitartekoak dira, 29 erasotzaile 31 eta 50 urte bitartekoak, eta gainerako 18ak 50 urtetik gorakoak.

Biktimak emakumeak eta neskak izan dira, batik bat.