Lan eta Enplegu Sailak eta Osalanek ORP nazioarteko 22. biltzarrean parte hartuko dute

Lan eta Enplegu Saila eta OSALAN aktiboki hartzen ari da parte ORPren (OccupationalRiskPrevention) Nazioarteko 22. biltzarrean. Kongresua abuztuaren 3, 4 eta 5ean ospatzen ari da, Kolonbiako Cartagena de Indias hirian. Kongresuaren helburua iraunkortasunari buruzko gogoeta irekia egitea da, honako hauek azpimarratuz: lan-erakunde berriak; langileen osasun mentala; ordutegiak; etxetik lantokirako distantziak; elikadura; karbono- eta ur-aztarnen erabilera eta abusua; produktu kimiko berriak; nano produktuak eta nano materialak; IA eta teknologia berriak… guztiak etika ardatza hartuta.

ORP Nazioarteko Fundazioa izaera independentea duen eta irabazi-asmorik ez duen erakundea da, lan-bizitzaren kalitatea hobetzeko eta enpresen berrikuntza hobetzeko konpromisoa hartzen duena, eta Iberoamerika osoko izaera pribatuko lan-arriskuen preb

entzioa sustatzeko erakunde nagusia da, Amerikaren eta Europaren arteko lotura izanik alor horretan, gai horri buruzko hausnarketak bateratzen dituzten enpresak, unibertsitateak eta gobernuak bateratuz.

Inaugurazio-jardunaldian, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuorde Elena Pérezek hitzaldi bat eman zuen atzo, administrazio publikoek laneko arriskuen prebentzioan duten zereginari buruz. Era berean, OSALANeko Plangintzako zuzendariorde Iñaki Olaizolak lan-medikuntzaren esparruan pandemian ikasitako lezioei buruzko mahai-inguru batean hartu zuen parte.

Bestalde, gaur, hilaren 4an, Lan Ikuskaritzako zuzendariorde Icíar Gonzálezek hartuko du parte ikuskaritzak lana antolatzeko modu berrietan duen rolari buruzko eztabaida-mahaian, eta Lourdes Íscarrek, OSALANeko zuzendari nagusiak, hitzaldi bat emango du estrategiak segurtasun- eta osasun-politikak sustatzen dituen aldetik duen zereginari buruz.

Nazioarteko Fundazioak azterlanak, bilerak, mintegiak, udako eskolak, sinposioak, kongresuak eta prestakuntza-planak sustatzen ditu, honako profil hauek biltzen dituztenak: langileak, enpresaburuak, LSO teknikariak, zientzialariak, ikertzaileak, irakasleak, filosofoak, pentsalariak eta politikariak, guztien artean enpresetan ezartzeko irtenbide arin, eraginkor eta azkarrak sortzen saiatzeko.

Esteka honetan, fundazioan parte hartzen duten pertsonak eta erakundeak ikus daitezke: https://fiorp.org/