Lehen talde txuri-urdinak harrobiko bi gazte gehiago izango ditu hurrengo denboraldian. Robert Navarro eta Beñat Turrientes gazteak Imanol Alguacilen aginduetara egongo dira beraien gaztetasun, lan eta ilusioa eskaintzeko berdegunean. 21 urtez azpiko espainiar selekzioko kide, nahiz eta 2 urte gazteago izan, biek Zubietara datorren gazte ororen ametsa betetzea lortu dute, baina badakite eta prest daude duten erronkari aurre egiteko. Realeko 17 eta 22 dortsalen jabe berriak dira Robert Navarro eta Beñat Turrientes.