Nafarroako VI. Edizio Azokako jarduerak lau herritan egingo dira lehen aldiz

Nafarroako VI. Edizio Azokak Zangoza, Lizarra, Tafalla eta Altsasu bisitatuko ditu aurten lehen aldiz, datorren larunbatean, irailak 10, eta igandean, hilak 16, Iruñean izango duen hitzordu nagusiaz gain, urriaren 26tik azaroaren 1era. Berrikuntza horrekin, -antolakuntzatik dioten bezala-, Nafarroako argitaletxeen lan kulturala Foru Komunitate osora eraman nahi da.

Azoka honek, beste urte batez, Vianako printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiaren finantzaketarekin kontatuko du, honen eta Nafarroako Editargi Editore Independenteen Elkartearen arteko hitzarmen bati esker.

Ospakizun ibiltariaren lehenengo geldialdia Zangozan egingo da, datorren larunbatean, irailak 10. Gero, programazioa Lizarratik pasako da, irailak 17an (larunbata); Tafallatik, urriak 1ean (larunbata); eta, azkenik, Altsasutik, urriak 16an (igandea). Garatuko diren jardueren artean, nabarmentzekoak dira liburutegi publikoetako hitzaldiak, aurkezpenak eta konferentziak, liburuaren esparruko kultura agenteen partaidetzarekin, toki saltokiko liburu salmentaz gainera.

Nafarroako Edizioaren azoka

Nafarroako Editore Independenteen Elkarteak Edizioko Azoka antolatu du, helburua izanik Nafarroako argitaletxetako katalogo osoa kalera ateratzea, horrela herritar orok eskura izan dezan, normalean gure ekoizpena eskuratzeko aukerarik ez duenez”, esan dute Elkartetik.

Beraz, Edizioaren Azokak nahi du “Nafarroan irakurketaren zaleak diren pertsonentzat eskaintza osatzea, gutxienez urtean behin argitaletxe nafartarren funtsa osoa eskuragarri izan dezaten, liburu-dendetan edo beste azalera batzuetan jadanik topa ezinezkoak diren kalitate bikaineko tituluak gozatuz”.

Aldi berean, suposatzen du “gai nafartarren erakusketa bikain bat edota gure errealitate hurbilenaz ari diren historia, kultura, etnografia, arte, ekonomia, gizarte, kirol arloetako liburuen lagin bat”, nabarmendu dute.