Santos Kontseilariak Iruñeko espetxeko zuzendari berria den Pedro Lacal hartu du

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilari Eduardo Santosek Iruñeko espetxeko zuzendari berria, Pedro Lacal, hartu du gaur goizean Nafarroako Jauregian, kargua hartu duenetik egin duten lehen bilera instituzionalean. Bileran izan dira, halaber, Justiziako zuzendari nagusia, Rafael Sainz de Rozas, eta Zigor Betearazpenaren eta Justizia Errestauratiboaren Zerbitzuko zuzendaria, Jorge Ollero.