Nafarroako Gobernuak, Osasun Departamentuaren bidez, suizidioaren inguruko estigma eta tabuari aurre egiteko lana areagotuko du datozen hilabeteetan, suizidioaren prebentzioa hainbeste oztopatzen dute-eta. Suizidioaren Prebentziorako Nazioarteko Eguna izango da larunbat honetan, irailak 10; hori dela-eta, Jokabide Suizidak Prebenitzeko eta Artatzeko Batzordeak (Napresui) ‘Suizidioaz hitz egin behar dugu’ kanpaina sustatu du, udal-erakundeen lankidetzarekin.
Kanpainak Tutera (irailak 15), Lizarra (irailak 29), Elizondo (urriak20), Zangoza (urriak 27) eta Tafalla (azaroak 10) udalerriak bisitatuko ditu, azaroan Iruñarekin amaitzeko, suizidiotik bizirik atera denaren nazioarteko eguna omentzeko.
Solasaldirako eta sentsibilizaziorako topaketa hauetan Napresui-ko (osasun, hezkuntza, polizia eta kazetaritza, besteak beste, alorretako profesionalak) kideak, eta Osasunaren Zuzendaritza Nagusiak bultzatuta batzorde hau osatzen duten Itxaropenaren Telefonoa eta Besarkada-Abrazo (gizaki maitatu baten suizidioaren hurbileko pertsonen elkartea Nafarroan) izango dira partaide. Ekintza parte hartzaileak eta jendearen esku-hartzerako eskuragarriak izango dira, eta lehenengoa Tuteran ospatuko da, datorren ostegunean, irailak 15, 18:00etan, Rua gune zibikoan.
Nafarroako Lege Medikuntzako Institutuak emandako datuen arabera, Nafarroan iaz 58 pertsona suizidatu ziren -38 gizonezko eta 20 emakumezko- batez besteko adina 50,6 urtekoa izanik. Profilen harira, badirudi gizonezkoengan hedatuz doala arazo hau 21 eta 30 adin tartean hala nola 41 eta 50 adin tartean; aldiz, emakumeengan kasu gehien islatu dituzten tarteak 41 eta 50 artekoak hala nola 51 eta 60 artekoak dira. Eta bere buruaz beste egindako 23 pertsona -% 39,7- Osasun Mentaleko sare publikoarekin kontaktuan zeuden, eta horrek % 13ko jaitsiera bat suposatzen du 2020ari dagokionez; % 12,3ak berriz, Psikiatriako Larrialdi Zerbitzura (SUP) jo omen zuen heriotzaren aurreko astean. Suizidioaren aldez aurreko saiakeren portzentajea % 30 ingurukoa izan da, erregistratu ziren kasuen artean literatura zientifikoan jasotakoarekiko antzeko datua izanik.
Herritar ororentzako web errekurtsoen gunea
Iaztik, Nafarroan batzordeak garatutako webguneaerabilgarri dago eta suizidioaren gaiari dagokionez herritar guztien eskura dagoen elementu erreferentetzat hartzen da. Orriak errekurtsoen eta erreminten gune modura funtzionatzen du jokabide suiziden inguruko material didaktiko eta interesgarriarekin askotariko esparruetan, prebentzioa, aurre egitea, alarma seinaleen, arrisku faktoreen detekzioa edota doluaren kudeaketa barne hartuz. Denbora epe honetan, orrialdean guztira 6.741 bisita jaso dira.
Gainera, hilabete hauetan zehar Foru Komunitatean suizidioaren prebentziorako ekintza ugari garatu dira. Urte honetan funtzionatzen aritu dira 024 babes-telefonoa, Nafarroako
Osasun Zerbitzua – Osasunbidea (SNS – O), Osasun Mentaleko Sarea tarteko eta lanean dihardute Suizidioa Kodearen ezarpenean, suizidatzeko arriskuan leudekeen pertsonak identifikatzea eta jarraitzea erraztuko duen Historia Klinikoan (HK) barne hartuta.
Hezkuntza jarduera eta entzute aktiboaren garrantzia
Hezkuntza bezalako beste hainbat alorretan, halaber ekimenak garatu dira, esaterako suizidioa prebenitzeko Ikuskapen heziketaren prestakuntzan ‘Laguntza Jardunaldiak’ ospatu dira iakzo ikasturteko “Heziketa Sozio-emozionala eta Tratu Ona” Proiektuaren pilotajean oinarrituz, ‘Sentimendu artean ikasi, emozio artean hezi. Bere ikasleen bizi afektiboa berreskuratzen duen eskola nerabea’ lantzeko; Laguntza Programak aurten Bigarren Hezkuntzako sei ikastetxe gehiagorekin kontatuko du: Oltzako Iñaki Ochoa, Berriozar BHI, Valle del Ebro BHI, Ega de San Adrián BHI, Agoitz BHI, Padre Moret-Irubide BHI, eta ikastetxetan prestakuntza ematen jarraitzen da suizidioaren eta bere prebentzioaren inguruan, horretarako heziketa baliabideak eta erremintak ematearren.
Poliziaren arloan, batzordean ordezkatutako kideak tarteko (Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Foru Polizia eta Nafarroako udaltzaingoko kideak), jokabide suizidaren gaineko atzemate, prebentzio, esku-hartze eta jardute-osterako prestakuntzarako gai-sorta baten prestaketa amaitzear dira, elaboratutako praktika egokien gida oinarri izanik, Nafarroan jarduten diren polizia ezberdinetako agente guztien prestakuntza bateratzeko, bere barne protokoloak edozein direla ere.
Garatutako ekintza hauek eta beste batzuk kontuan hartuta, batzordeak zirkulu orotako maila sozialetan entzute aktiboa sustatzearen garrantzia azpimarratzen du, senideen edo lankideen nahiz adiskideen artean; baita bereziki egoera zaurgarrian dauden pertsonei babesa ematearena ere. Ildo horretatik, erakundeak komunitate mailan sentsibilizazioa eta balizko errekurtsoak batzearen garrantzia nabarmendu du; horregatik, oinarrizkoak dira senideak, lagunak, bizilagunak, ezagunak eta sare sozialak, suizidio burutazioak izan lezaketen pertsona zaurgarriekiko eta egoera konplikatu edo bereziki zaila jasaten egon litezkeenekiko enpatiaren eta entzute aktiboaren jarrera bat izanik.
Napresui-ko kideak
Napresui, jokabide suiziden prebentziorako eta arretarako batzordea 2014an sortu zen Nafarroako Prebentzio Protokoloa garatu, jarraitu eta ezartzeko. Batzordean agente sozial eta instituzionalak daude; suizidioari aurre egiten diote bere errealitatea eratzen duten esparru orotatik: Nafarroako Gobernuko departamentu ezberdinetako ordezkariak, Eskubide Sozialak, Lehendakaritza-, entitate sozialak eta profesionalak -Besarkada-Abrazo elkartea, Itxaropenaren Telefonoa, komunikazioko profesionalak eta bizirik aterata diren aktibistak-, polizia esparrukoak -Foru Polizia, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala- hala nola 112-ko eta Nafarroako Lege Medikuntzako Institutuko (INML) kideak. Batzordea Osasun Departamentuak sustatzen du eta bertako lehendakaritza Carlos Artundo zuzendari nagusiak betetzen du; bertan partaide dira halaber Osasun Mentala eta lehen Mailako Arreta.
Zenbaki erabilgarriak
Suizidio ideiak badituzu, hitz egin eta laguntza eskatu. Deitu telefono hauetara: 024, zenbakia, Itxaropenaren Telefonoa (948 24 30 40) edo Larrialdietara (112). Adituen esanetan, burutazio horiek dituzten pertsonek ez dute hil nahi, sufrimendua ezabatzea eta arrastatzen duten zama askatzea dute helburu. Nafarroan halaber Besarkada-Abrazo (622 207 743) elkartearekin kontakta dezakezu, bizirik atera diren beste pertsona batzuk babestu eta doluan laguntzeko.