Arratsaldeko 18:00etan izango da elkarretaratzea Barakaldon, joan den astean gertatutako eraso matxista kondenatzeko

Barakaldoko Udalak gaitzespen-kontzentrazio bat deitu du joan den astean udalerrian salatutako indarkeria matxistako kasu baten karietara. Erasoen aurkako Mahaiak atzo jakin zuen erasoa jasan zuen emakumeak baimena eman zuela erantzun publikoko protokoloa aktibatzeko. Hori dela eta, kondena-pankarta jarri da udaletxeko balkoian, eta kondena-kontzentraziorako deia egin da gaur arratsalderako. 18:00etan, Herriko Plazan.

Hiriko elkarte feministek, emakume-taldeek, LGTBIQ+ kolektiboak, Udaltzaingoak-Ertzantzak, Emakume Arloko Berdintasun Ataleko teknikariak eta udaleko alderdi politikoek osatzen dute Erasoen aurkako Mahaia.

Kasu honetan, Erantzun Publikoko Protokoloari jarraituz, puntu lila duen pankarta jarri da Udalaren balkoi jarraituan.   Gainera, kontzentraziorako deialdia egin da, eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera, argi uzteko Barakaldok ez dituela onartzen eraso matxistak. Hiriko mugimendu feministak gaitzespen-kontzentraziorako deialdia egiten badu, Udala horri atxikiko zaio.

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei arreta emateko telefonoak:

  • Berdintasun Ministerioa: 016
  • Emakume Arloa: 010 – 944 78 94 35
  • Udaltzaingoa: 944 38 01 00