UPV/EHUko Uda Ikastaroak inoiz ez bezalako parte hartzea eta nazioartekotzea lortu dute

Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen 41. edizioari amaiera eman zaio eta azken balantzearen aurkezpena egin da prentsaurrekoan. Bertan parte hartu dute Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak eta Itziar Alkorta Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak. Aurtengo edizioa ikastaro eta jarduera irekien eskaintzaren dibertsifikazioaren islada izan da, bai eta online, aurrez aurre eta/edo hibridoen ikaskuntza-modalitate guztietan ere, bere esentzia eta bermatzen duen nortasun-ezaugarria galdu gabe, ezagutza berritzearen eta haren zabalkundearen aldeko etengabeko apustua.

UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak gizarte erronketan aurrera egiteko duen konpromisoak kalitate handiko programa bat egituratzeko aukera eman du Donostiako Miramar Jauregiaren egoitzan (99), eta protagonismoa nabarmena izan da Bilbon (22) eta Gasteizen (6), baita Euskadiko, Nafarroako eta Akitania Berriko beste udalerri batzuetan ere. 138 Uda Ikastaro egin dira; publiko guztiari irekitako jarduerak, workshopak eta online ikastaroak kontutan izanik 203 jarduera programatu dira. Guztira 14.695 pertsona 2022an.

Publiko gazteago batengana iritsi da, eta ildo horretan jarraituko dute lanean belaunaldien arteko transmisioa indartzeko eta horretarako topagune egokiak bultzatzeko. Atzerritarren parte hartzea inoiz baino handiagoa izan da, eta hizlari eta ikasleak hainbat herrialdetatik etorri dira, hala nola Alemania, Argentina, Kolonbia, AEB, Frantzia, Herbehereak, Erresuma Batuak eta Suitza.

Estreinatu berri den markak, UIK, ikastaroen helburuekin bat datorren difusioa eta hedapena egitea ahalbidetu du, horien artean baitago, izan ere, mundura are gehiago irekitzea, zuzeneko online ikastaroen bidez, eta Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak – UNUM bezalako formula berriak garatzea; Baionan egindako ekimen berri horretan NAEN euroeskualdearen unibertsitate eta erakunde publiko nagusien lankidetza izan da, eta lehen edizio honetan 734 pertsona elkartu dira. Saltillo ontzian ‘Itsasoari begira dagoen unibertsitatea’ izenpean Euskal Herriko Unibertsitateko eta Bordeleko Unibertsitateko ikasleekin izandako itsas esperientziak agerian utzi du trebetasun berberaz mugitzen direla ikastaroak lurrean eta itsasoan, eta aurrekaririk gabeko inpaktu emozional eta akademikoa izan du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernantza Departamentuak sustatuko topaketetan, gobernantza moduen inguruko parte hartzean eta gogoetan sakondu da, eta, besteak beste, ahalduntzea eta berdintasuna bultzatu dira, emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko. Topaketek argi utzi dute partekatzeko modu berriak ongietorriak eta beharrezkoak direla. Esperientzia guztietan ikasleen erantzuna bikaina izan da, eta luzaroan irauteko bokazioa dute, haien ekarpena ezinbestekoa baita gure gizartearentzat.

8 erronka nagusi

Ikusi da identifikatutako 8 erronka nagusiek, gure errealitate aldakorraren ulermen sakonenean ardaztutakoek, erantzun oso positiboa izan dutela ikasleen aldetik, nazioartekoak barne, online eta modalitate presentzialean parte hartu dutenak gobernantzari, berdintasunari, digitalizazioari, osasun mentalari, zahartzaroa eta iraunkortasunari buruz aritu diren Uda Ikastaroetan, ikastaroen ohiko ardatzak ahaztu gabe: hezkuntza eta euskal kultura.

Errealitatea ez da ulertzen honen behaketa eta gogoeta sakonik gabe, eta, horregatik, gobernantzari dagokionez, hari beste esanahi bat emateko lekuen beharrari so, aztergai izan da Ukrainako inbasioa, egoera geopolitiko berriak epe labur eta ertainean izango dituen ondorioak aletuz. Alde horretatik, Francisco Aldecoa Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federaleko presidente eta Nazioarteko Harremanen katedradunak, hizpide izan zuen errusiarrek Ukrainari eginiko erasoa, demokraziari, balio partekatuei eta Europako herritarrei eginiko eraso gisa, eta Europar Batasunari bultzada berria emateko beharra aipatu zuen. Hari horretatik tiraka, Europar Batasunaren desafio globalei erreparatu da, eta dimentsio globala aztertu den modu berean, tokiko ikuspegia ere landu da, inguratzen gaituzten herri txikien etorkizunaz aritu diren ikastaroetan, arreta berezia jarriz landa inguruneko belaunaldien arteko harremanetan eta memoria kolektiboaren transmisioan.

Klima aldaketa ulertzeko eta erronka horri aurre egiteko tresnak sortzeko, ikastaro askok ikuspegi berriak eman eta gogora ekarri dituzte, gizarte ongizatean eragina duten eraldatzeko gaitasun handia duten baliabideak. Ana María Alonso Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuko (IGME-CSIC) zuzendariak adierazi zuen gizadiak ez duela gaitasunik planeta suntsitzeko, eta gu desagertuko bagina hark bizirik iraungo lukeela zehaztu zuen. Hitz egin da energia berriztagarrien trantsizioaz, Smart Mobility aukerez, jakinik hirigintzak planteatzen dizkigun erronkak, eta aztergai izan da ere Euskadiko landa eremua, haren etorkizuna zirriborratzen saiatuz. Antonio Turiel aditua da klimak ozeanoetan eta baliabide naturaletan dituen eraginetan, eta gogoratu zuen planteatu den trantsizio energetikoa ez dela bideragarria desazkundea xede izango duen eredurik gabe, eta ez dela inola ere trantsizio eredu bat planteatu klima aldaketan pentsatuz. Hori guztia Donostia Sustainability Forum-en esparruan. Bertan, BBVA Fundazioak, Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak (ekonomiaren garapen, ingurumen eta jasangarritasun Sailaren bitartez) eta Gipuzkoako Aldundiak parte hartzen dute.

Feminizazioaren pobrezia eta behartutako migrazioak aztergai izan dira Ihobek antolatu dituen ingurumen komunikazioko zein jasangarritasunerako hezkuntza eskoletan, eta gogorarazi dute beharrezkoak ditugula pertsona trebatuak eta informatuak, ikuspegi feminista batetik arituko direnak, aurrean dugun erronka hobeto ulertzeko eta irtenbide egokiak aurkitzeko. 2030 Agenda, gizarte kontratu berri bat ikastaroan, Miguel Ángel Poiares Madurok nabarmendu zuen akordio berrien beharra, desafio berriei aurre egiteko gaitasuna bermatzeko.

Badakigu gizarte batek ez baditu adinekoak eskubideen subjektutzat tratatzen, gizarte horri ezin zaiola bidezko gizartetzat hartu, eta horixe gogorarazi zigun Inmaculada Sánchez Federpen-eko presidenteak, adinekoei etxean bezala sentiarazten dieten arreta ereduei buruzko ikastaroan. Arkitektura aztertu zen, bizitzaren etapa horretan izaten diren beharrak aintzat hartuta, eta Miguel Ángel Mira, arkitekto eta Jubilares elkarteko presidenteak, “cohousing”-aren adibidearen bitartez gogorarazi zuen orain dela gutxi arte hurbileko inguruneetan bizi ziren pertsonek elkar zaintzeko idatzi gabeko konpromisoak hartzen zituztela, betiere iraupen luzeko zaintzaren etorkizunarekin ere lotuta.

Osasun mentalari buruzko ikastaroetan, ikastaroen lehentasunezko gaietako bat, gizartearen tabuak gainditu eta izena baduenaz hitz egiteko aukera izan zen: suizidioaz, emakumeen ondoezaren sindromeaz, sexu indarkeria lantzeko ezinbestekoa den genero ikuspegiaz, eta ezkutuko indarkeriaz ere, azken hori orain dela gutxi arte isilarazia izan dena, eta oso gertu daukaguna. Gaian aditua den Mercedes Bautista Gipuzkoako fiskalordeak aipatu zuen bezela, identifikatzeak aitortzea eta sendatzea baitakar.

Bi urteurren garrantzitsu ospatu dira euskal kulturarentzat: Amaiurren 500. urteurrena, memoriaren leku bat eraikiz historiaren eta zuzenbidearen bidez uztartuz, eta Elkanoren zirkunnabigazioa. Euskara sustatzeko beharrezko aktibazio soziala planteatu da, eta itzulpengintzaren sektorean teknologiaren erabileraren eraldaketa amaigabea aztertu da, Itziar Cortés, Elhuyarreko itzulpen-teknologien arduradunaren eskutik, Fundazioaren 50. urteurrenean. Eduardo Chillida Eskolak, artista hil eta 20 urtera, bere oroimena presente izan du bere bigarren edizioan, non natura, artea eta etika izan diren ildo nagusiak.

Hezkuntzari dagokionez, besteak beste, hizkuntzaren garapenean eta ikaskuntzan nahasmenduak dituzten haur elebidunekin hezkuntzan eta alderdi soziosanitarioan esku hartzeko ereduetan sakondu da, eta Belén Compains pediatra eta ikastaroko zuzendariak esan zuenez, elebitasuna gauza positiboa da, denbora luzez uste zenaren aurka.

Adituei egindako 50 elkarrizketatik gora ikusgai

Uda Ikastaroen 41. edizioari amaiera emateko, hiru hilabete hauetan adituei egindako 50 elkarrizketatik gora eskaintzen dira ikus-entzunezko formatuan. Elkarrizketa horiek irekian daude, bai uda ikastaroen webgunean, www.uik.eus, bai YouTubeko gure kanalean ere. Urtean zehar edukiak sortzen eta partekatzen jarraituko dute.

Aurrera begira, klima aldaketaren arloko adituekin topaketak sustatzen jarraituko du Donostia Sustainability Forumek datozen hilabeteetan, eta, horretarako, gurean izango ditugu Caty Arévalo, EFEVerde plataformaren sortzaileetako bat dena eta BBVA Fundazioaren Biodibertsitatearen Zaintza Saria jaso duena, eta Matt McGrath, BBCren ingurumeneko korrespontsala eta BBVA Fundazioaren Ingurumen Komunikazioko Biophilia Saria irabazi duena. COP-27ari gertutik jarraituko zaio, haren emaitzak interpretatzeko, eta Ekoliderrak programa ere izango da, jasangarritasunean oinarrituta gazteengan lidergoa sustatzen duena eta gizartea eraldatzeko prozesuan aurrera egiten duena.

Bertako nahiz nazioarteko ikasleen eskaerei erantzunez, iraupen luzeko online ikastaroen alde egingo da. Besteak beste, El Salvadorreko Hezkuntza Ministerioak eskatuta, eta Ayuda en Acción erakundeak sustatuta, gamifikazioak, errealitate birtualak eta errealitate areagotuak ikasgeletan eta hezkuntzaren eremuan eskaintzen dituzten aukerak landuko dira urrian, ministerio horretako langileentzat. DIPCen (Donostia International Physics Center) Workshopak eta beste mintegiak egiten jarraituko da, eta ‘Unibertsitateko Prestakuntza Duala Europako Unibertsitate Eremuan’ izeneko Nazioarteko II. Kongresua egingo da urriaren 7an, Carlos Santamaría Zentroan, Donostian.

Udazkeneko programa horiek guztiak etengabe eguneratuko dira www.uik.eus Fundazioaren webgunean.

2023ko Uda Ikastaroen edizio berrirako proposamenak aurkezteko epea azaroaren 2tik abenduaren 2ra bitarte izango da.