Irudikak ilustrazioaren nazioarteko epizentro bilakatuko du Gasteiz, eta AEBak, Txekiar Errepublika eta Libano izango ditu herrialde gonbidatu

Andoni Iturbe Kultura sailburuordeak Irudikaren seigarren edizioaren aurkezpenean parte hartu du gaur Gasteizen. Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren seigarren edizioa irailaren 29tik urriaren 1era egingo da Artium Museoan. Ekitaldiz betetako hiru egunetan, Txekiar Errepublika, Libano eta Estatu Batuetan sortutako zein herrialde horiekin lotutako 38 proiekturen inguruko mahai-inguruak, topaketa profesionalak eta tailerrak izango dira, gehi hitzordu profesionalak hiru herrialde horietako eta Brasil, Mexiko, Uruguai, Txile eta Italiako agenteekin. Irudikak onlineko bertsioari eusten dio irudika.eus plataforma digitalaren bidez.

Informazio gehiago hemen.