Osasun-arloan 3D inprimatzea ezartzeari buruzko artikulu bat argitaratzea

3D inprimatze-teknologia eragin handiko tresna osagarri bihurtu da azken urteotan osasun-arloan. Gero eta ospitaleetako 3D inprimatze-laborategi gehiago sortzen ari diren arren, teknologia horren transferentzia gelditu egin da osasun-erakunde askotan, zenbait argitalpenen zorroztasun metodologikoari, kostu-eraginkortasunari eta erregulazio-murrizketei lotutako zalantzak direla kausa.

Ospitaleko Berrikuntza Unitatea, Erradiologia Zerbitzua eta Biocruces Bizkaiaren 3D teknologien laborategia plataforma (Ospitaleko Aurpegi-masailetako, Kardiologiako eta Traumatologiako zerbitzuak eta UPV/EHUk kolaboratu dute) buru dituen azterlan honen bidez, ospitaleko 3D inprimatze-zerbitzu bat ezartzeko metodologia bat deskribatzen da, Erradiologiako Saileko errutinan integratua. Horretarako, prozesu kliniko horren «digitalizazioan» arrakasta izateko alderdi garrantzitsuak hartzen dira kontuan, hala nola lidergoa, prestakuntza, lan-fluxua, integrazio klinikoa, kalitate-prozesuak eta erabilgarritasuna.

Artikuluak 6 urteko azterketa-aldi batean lortutako emaitzak erakusten ditu. Aldi horretan 352 kasu egin dira, 85 kliniko desberdinek eskatuta, eta prestakuntzaren, kalitate-kontrolaren eta horrelako zerbitzu bat modu jasangarrian ezartzeko behar diren lan-fluxuen garrantzia aipatzen du.

Honako hauek parte hartu dute artikuluaren lanketan: Ruben I. García, Ines Jauregui, Cristina del Amo, Ainhoa Gandiaga, Olivia Rodríguez, Leyre Margallo, Roberto Voces, Nerea Martin, Inés Gallego, Rikardo Mínguez eta Harkaitz Eguiraun.

DOI: 10.3390/healthcare10091791
https://www.mdpi.com/2227-9032/10/9/1791

Plataformaren URLa: https://www.biocrucesbizkaia.org/eu/plataformas/laboratorio-tecnologias-3d