Jaiotza inguruko dolua: isilpean gordetako errealitate baten argazkia

#izpiak saioen beste edizio bat egin da ESIan, oraingoan aurrez aurreko formatuan. ESIko profesionalek garatutako berrikuntza-esperientziak zabaltzen dira erakundearen barnean topaketa horien bitartez.

Oraingo honetan, jaiotza inguruko dolua jorratu zen, hau da, haurdunaldian, erditzean edota erditze ondoko garaian seme-alaba baten heriotzak eragindakoa. Hain zuzen ere, obstetrizia- eta ginekologia-zerbitzuko talde bat lanean ari da hobetzeko emakumeei ematen zaizkien arreta eta laguntza jaiotza inguruko heriotza-kasuetan.

Ildo horretan, obstetrizia- eta ginekologia-zerbitzuko mediku Jorge Burgosek eta Leire Rodríguezek eta ospitaleko erditze-eremuko emagin Tatiana Medinak garatzen ari diren ekimenak azaldu dituzte:

• Prestakuntza espezifikoa profesionalentzako jaiotza inguruko doluaren gainean.
• Gida kliniko diziplina-anitza prestatu.
• Senideei lagundu prozesuan.
• Prozesu osoari buruzko dokumentazioa eta lege-informazioa.
• Segimendua erditze eta erditze osteko prozesua eta gero. Etab.