Ospitalea munduko 150 ospitale onenen artean, pediatriako espezialitatean

“Newsweek” aldizkari estatubatuarrak eta “Statista” datu-atariak osatutako World ‘s Best Specialized Hospitals 2023 sailkapenaren arabera.

Sailkapen horretan 25 herrialdetatik gorako 40.000 mediku adituk baino gehiagok parte hartzen dute hainbat espezialitateren ebaluazio-inkestetan.

Newsweek aldizkariak pediatria-arloan espezializatutako munduko 150 ospitale onenen zerrenda argitaratu du, eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea 125. postuan dago.

Newsweek sailkapena egiteko, Alemaniako Statista lineako estatistika-atariarekin batera, hiru datu-iturritan oinarritzen da. Alde batetik, 40.000 mediku adituk baino gehiagok parte hartzen dute online inkesta orokor batean, eta horri esker hainbat ospitale eta haien espezialitateak gomendatu eta ebaluatu ahal dituzte. Gainera, puntuazio-ereduari zenbait akreditazio/ziurtapen gehitu zaizkio, baita PROMS inkestak ere. Lortutako emaitzak mediku aditu ezagunen batzorde global batek baliozkotzen ditu.

World ‘s Best Specialized Hospitals 2023 sailkapenak Kardiologian, Endokrinologian, Gastroenterologian, Onkologian, Neurologian, Ortopedian, Pediatriako eta Nerabeen Medikuntzan, Bihotzeko Kirurgian, Neurokirurgian eta Pneumologian espezializatutako munduko ospitale onenak identifikatu eta aintzatesten ditu.

Sailkapen horretan egoteak Ospitalearen lana aitortzen du erreferentziazko zentro gisa hainbat gaixotasun arrarotan, hala nola fibrosi kistikoan; kirurgia konplexuetan, hala nola Euskadiko sortzetiko kardiopatietan; eta Osasun Ministerioak akreditatutako bere lana erreferentziazko zentro, zerbitzu eta unitate gisa (CSUR) gaixotasun metaboliko hereditarioetan, giltzurrun-transplante pediatrikoan eta epilepsia errefraktarioan. Era berean, Europako beste zentro handi batzuekin sarean lan egitearen garrantzia nabarmentzen du, baita gaixotasun arraroei buruzko Europako erreferentziazko sareetan, gaixotasun metaboliko eta endokrinologiko pediatrikoetan, eta haurren minbiziarekin lotutako nazioarteko beste ekimen batzuetan ere parte hartzearen garrantzia.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko arreta pediatrikoa bai zentro sanitarioan bai etxean eskaintzen da, pediatriako etxeko ospitalizazio-taldeari esker. Talde horrek pazienteak etxean artatzen ditu eta pediatriako zainketa aringarriak emateaz arduratzen dira, beharrezkoak direnean. Era berean, asistentzia-lana irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera oparo batekin uztartzen da, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuan garatutako ikerketa-proiektu askorekin.

Pazienteei eta familiei osasun-laguntzan ahalik eta kalitaterik eta segurtasunik handiena emateko asmoz arreta espezializatuan egindako aurrerapenez gain, Ospitaleko zerbitzuko talde osoak apustu sendoa egin du arreta hori humanizatzearen alde, eta ekimen ugari garatu ditu, bai pertsonei dagokienez, bai ingurune fisikoari dagokionez.