Gobernu kontseiluak emakumeen eta gizonen egoerari buruzko zifren Txostena eta botere publikoek berdintasunean izandako jardunaren Memoria jaso ditu

Gobernu Kontseiluak txosten hauen berri zian du gaur: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2021.urteko Zifrei buruzko Txostena eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana gauzatzean botere publikoek izan duten jarduera-memoria. Txosten horiek Emakunderen Zuzendaritza Kontseiluak onartu zituen 2022ko ekainaren 8an.

Zifra-txostenaren helburu nagusia administrazio publikoei genero-desberdintasunei eta horien bilakaerari buruzko informazio eguneratua ematea da, emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko estrategiak eta politikak definitu ahal izan ditzaten, diagnostiko sendoagoetan oinarrituta.

Hona hemen txostenetik ateratako datu batzuk, 2021eko datuekin egina:

    • Lan-merkatua: Emakumezkoen okupazio tasa gizonezkoena baino 8,5 puntu txikiagoa da;  Lanaldi partziala duten langileetatik, ia %80a emakumezkoak dira.; Emakumezkoak zerbitzuen sektorean kontzentraturik jarraitzen duten (emakumezkoaen %88ak egiten dute lan zerbitzuen sektorean) eta presentzia txikiarekin lehen sektorean, industrian eta, bereziki, eraikuntzan.
    • Zaintza lanak: Seme-alabak zaintzeko lanuztea eskatzen duten 10 langileetatik 7 emakumezkoak dira emakumeek ugalketa-lanak bere gain hartzen jarraitzen dutenaren adierazle.
    • Baliabide ekonomikoak: Emakumeek gizonek baino soldata gutxiago irabazten dute urtero-urtero, bataz beste, 6.300 euro; Pentsioetan arrakala are nabarmenagoa da, gainera emakumezkoak dira gehiengoa alargunentzako prestazioetan (%93) eta gutxiengoa jubilazioetan (%38) eta ezgaitasun permanenteetan (%33).
    • Emakumeen kontrako indarkeria: Generoan oinarritutako biolentzia pairatzen duten emakumeen artetik %72a beren bikotekide edota bikotekideohiaren partetik da eta %21a familiako beste kide baten partetik; Adin, jatorri eta egoera ekonomiko eta sozial guztietako emakumeek jasotzen dute indarkeria.

Bestalde, Botere publikoen Jarduera-Memoria Emakundek egiten du urtero, eta administrazio publikoek berdintasunaren arloan egiten dituzten jardueren azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa jasotzen du.