Nola lor dezakete industria-enpresek kudeaketa aurreratua

Enpresak laguntzeko, SPRI Taldeak INNOBIDEAK-INNOKONEXIO programa abiarazi du industriari ko euskal enpresa txiki eta ertainei zuzenduta. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzetan 250.000 €arte eskainiz, beste modu batean ETEen eskura egongo ez liratekeen berrikuntzaren, kudeaketaren, jabetza intelektual/industrialaren edo Europako proiektuen kudeaketaren arloko aditu independenteen aholkularitza finantzatzen laguntzeko.

Ildo horretan, zure negozioa hazteko ekintzarik azkarrenetako bat kudeaketa aurreratuko prozesuak eta metodologiak ezartzea da, hori funtsezkoa da kontuan hartuta kudeaketa txar batek edozein negoziorentzat galdutako baliabideen eta aukeren zulo beltza dakarrela.

INNOBIDEAK-INNOKONEXIO programari esker enpresan Kudeaketa Aurreratua (Kudeabide) lortzera zuzendutako ezarpenak aurrera eraman ahal izango dituzu, aldez aurreko hausnarketa-prozesu bati erantzugo dutenak (Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txostena, Kudeaketa Diagnostikoa, Plan Estrategikoa edo Kudeaketa Plana). Horretarako, enpresek gutxienez 50 langile izan beharko dituzte.

Demagun konpainia batek bere instalazio industriale arteko komunikazio-akatsak dituela, edo enpresa batek, bere ekoizpen prozesuak merkatuak behar duen azkartasunez kudeatzeko ezintasunaren aurrean, bere jardueran porrot egiten duela. Enpresa industrial horiek gabeziak antzeman dituzte, eta prozedura berriak ezarri eta dagoeneko badaudenak hobetu nahi dituzte, modu koordinatu eta sistematikoan, bezeroen beharrak eta portaera hobeto ezagutzeko, eskaeren kudeaketa egokia lortzeko eta inplikatutako sailen arteko informazio-fluxuak hobetzeko.

Galdera hurrengoa da: Nola zuzendu dezakete enpresek egoera hori? Aurre egin beharreko erronkak ez dira gutxieneko zerbait. INNOBIDEAK-INNOKONEXIO Programari esker, aholkulari espezializatu batek zure enpresaren hasierako diagnostikoa egin ahal izango du, baita ekintza plan bat ere, bere kudeaketan aurrera egin ahal izateko, dauden prozedurak eta hobetzeko puntuak identifikatu eta berrikustetik hasita, dauden prozedurak egokitzera eta berriak definitzera, enpresa kudeaketa-ereduan ezartzeko.

Programak azterketa teknologiko bat egiteko pertsona kualifikatu bat kontratatzeko aukera emango dizu, eraldaketa digitalak zure enpresaren komunikazioa nola hobetu dezakeen aztertuz, baita prozesuen analisi bat ere, makinak nola hobetu ikertzera zuzendua, elkarren artean egokitzeko eta diseinuak optimizatzeko.

Eta garrantzitsuagoa dena, epe luzera prestakuntzaren bidez irautea hain zuzen ere, egitura osoa kudeaketa-metodo arinetan gaituz, erakunde eboluzionatuago batera bihurtzeko aukera aprobetxatuz.

Kasu honetan, aditu independente batek enpresaren kudeaketa eraldatzen lagun dezake, elementu guztiak estandarizatuz, integratuz eta optimizatuz.

Lehenik eta behin, prozesu estandarren sistema bat ezarriz, ekoizpen-ereduak garatu eta baliabideak aprobetxa zenitzake. Bigarrenik, makinak bateragarritasun handiagorako egokitu ditzakezu. Hirugarrenik, informazioa formatu berean eralda dezakezu, eta hodeian gorde, enpresako sail guztiek berehala eskura dezaten, erabakiak hobeto hartzeko. Hori guztia, aldi berean, ekoizpena optimizatuz, hornikuntza-katea eraldatuz, makineria behar logistikoen arabera birkokatuz eta materialen fluxua berrantolatuz, materialen bilaketan eta lehengoratzean denbora laburragoa lortzeko. Gainera, stockaren kudeaketa zentralizatzean, hornitzailearen aurrean negoziatzeko ahalmen handiagoa lortuko zenuke. Laburbilduz, kostuak murriztuko dituzu. Era berean, aholkulariak gobernantza-sistema komun bat ezartzen lagundu dezake, eta langileak modu kolaboratiboago eta zabalago batean lan egiteko gaitu ditzake. Horren ondorioz, zure enpresaren kudeaketa hobetu ahal izango duzu, zereginak sinplifikatuz eta estandarizatuz, baita etengabeko hobekuntzarako aukera ere, edozein desbideratze erraz detekta daitekeen sistema komun bat erabiliz.

Eska ezazu laguntza hau, eta eskura izango duzu kudeaketa-arloko adituen aholkularitza, diagnostikotik hasita ekintza-planaraino.

Lortu orain zure negozioak berrikuntza proiektuak garatzeko eskura duzun laguntza

Innobideak Innokonexioren diru-laguntzak jaso ahal izateko, osatu zure eskaera.