Zuzenbide Fakultateko ikasleen ikaskuntza praktikorako UPV/EHUrekin egindako hezkuntza-lankidetzako hitzarmena luzatu da

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio gaur Eusko Jaurlaritzak, Segurtasun Sailaren bidez, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) Zuzenbide Fakultateko ikasleen ikaskuntza praktikorako duen hezkuntza-lankidetzako hitzarmena luzatzeari. Hitzarmena 2018ko abenduaren 11n sinatu zen, eta orain arteko lankidetza eta esperientzien trukea bi aldeentzat positiboak eta baliagarriak izan direla kontuan hartuta, beste 4 urtez, hau da, 2022ko abenduaren 11ra arte, luzatzea erabaki da.

Hezkuntza-lankidetzako hitzarmen honen helburua da ikasleen formakuntza praktikoa hobetzea eta lantokietako egoera errealetara egokitzea, era horretara kolektiboaren eta lan-errealitatearen arteko harreman zuzena sustatuz.