Ertzaintzak kamioien pisuaren azterketa indartuko du

Asteartetik ostegunera bitartean, biak barne, Ertzaintzak kamioien pisuaren zaintza indartuko du, baimendutakoa baino zama handiagoa daramaten eta zama ondo lotuta dagoen egiaztatzeko. Kontrolak azaroaren 21etik 23ra bitartean indartuko dira berriz.

Kanpaina hauek Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako 2021-2025 Plan Estrategikoaren helburuei erantzuten diete, planaren xedea izanik, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcueraren hitzetan, “istripu-tasa murriztea Zero Biktima Ikuspena lortzearren, bide-segurtasuna, trafikoaren arintasuna eta erakundeen eta herritarren erantzunkidetasunean oinarritutako mugikortasuna sustatzearen bidez”.

Era honetako aurreko kanpainan 460 ibilgailu ikuskatu zituzten, eta horietatik 10 ibilgetu zituzten (horietako 6 Gipuzkoan, 2 Bizkaian eta beste 2 Araban). Bestalde, 39 arau-hauste espezifiko eta beste mota bateko 136 erregistratu zituzten.

Kamioien pisua zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urte osorako programatutako 46 kanpainen egutegiaren barruan sartzen da.