Hemen da Climathon Eibarren V. edizioa

Inauguratu da Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibar) Climathon-en 5. edizioa, eta bertan izan dira, Cristina Zumeta Debegesako Berrikuntza eta Enpresa Departamentuko arduraduna, Patxi Alkorta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko koordinatzailea, Jon Iraola Eibarko alkatea, Alfredo Bezos Eibarko Climathon-eko koordinatzailea eta Enrique Ramos Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako zuzendaria.

Climathon Eibar 2022 jardunaldiak UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarren, ospatuko dira datozen urriak 21, 22 eta 23an.

Animatu zaitez eta parte hartu klima aldaketaren kontra proposatzen diren erronken bidez!

Apuntatzeko garaiz zaude oraindik!

http://climatoneibar.org/eu/home2