Josu Erkorekak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari emandako Deia Innovation Saria jaso du

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Deia egunkariak Segurtasun Sailari emandako Innovation Saria jaso du gaur arratsaldean. Segurtasun Sailak sari hori jaso du polizia-taldeei nahiz trafiko-kontrolekoei eta larrialdietako euskal sistemakoei, pertsonen babesaren eta segurtasunaren arloan euren eraginkortasuna hobetuko duten tresna berritzaileak hornitzeagatik.

Bilboko Azkuna Zentroan egin den sari-banaketako ekitaldian Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua ere izan da, Euskadin berrikuntzak eta ikerketak duten garrantzia azpimarratzeko.

Sari horien bidez beste antolakunde batzuek berrikuntzaren arloan egiten duten lana ere aitortu da, eta sarituak izan dira: Izadi Group, IMQ Taldea, TECH Friendly, Emen4sport, Viralgen eta Elmubas Petfood Group.