Segurtasun Sailaren jakinarazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordearen txostenari buruzkoa

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea 2020n sortu zen Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren ekimenez, uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duenaren, 15. artikulutik 20. artikulura bitartekoak betetzeko. Batzordea sortu zen ofizioz edo interesdunak eskatuta aztertzeko eskubideak urratu ahal izan dituen Ertzaintza edo Udaltzaingo barruko edozein jokabide edo ekintza: https://bit.ly/3EOcO7L
    1. Eusko Jaurlaritzak haren ebazpen guztiak bere webgune instituzionaleko gardentasunaren atarian jartzen ditu jendaurreko kontsultarako: https://bit.ly/3yMZtsj
    1. Komunikabideetan aipatzen den txostena, hain zuzen ere, “interesdunak eskatuta” egin da; izan ere, Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak berak eman zion kasuaren berri Batzordeari, honek azter zezan. Ustezko egitateak jakin bezain laster, 2022ko otsailean, egin zuen.
    1. Txostenean aipatzen den gaia largetsita dago irailaren 13tik. Zehazki, Bilboko Instrukzioko 10. Epaitegiaren autoan honako hau jartzen du:Dekretuz agintzen da eginbideen BEHIN-BEHINEKO LARGESPENA eta ondoren datorren artxiboa, ez baitago behar bezala justifikatuta haiek irekitzea eragin zuen delitua burutu zela”.

OHARRA: Autoaren kopia erantsi da.