Euskaltegia omendu du Barakaldok 40. urteurrenaren ospakizunean

Barakaldo harro dago bere udal euskaltegiaz, eta hala agertu du gaur arratsaldean.  Ekitaldi berezi bat antolatu du Barakaldoko udalak Clara Campoamor Zentro Zibikoan, eta euskaltegia omendu du 40. urteurrenean. Eusko Jaurlaritzatako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria eta Udal Euskaltegiko zuzendari Joseba Urriz aldamenean zituela burutu du ekitaldia alkate Amaia del Campok.

Barakaldokoa da Euskadiko euskaltegirik handiena. Lau hamarkadotan, euskara irakasteaz gainera, hiriko kaleetan euskararen erabilera ere sustatu du.  «Ikastaro modalitate berriak sortu ditu udal euskaltegiak, betiere euskara ikasi nahi dutenen premietara makurtuz.  Gero eta hurbilago gaude jendearengandik, konprometituago eta baloratuago. Ikasgeletan, oinarrizko ezagutza izan nahi duten guraso taldeak dauzkagu, seme-alabei etxeko ariketak egiten lagundu ahal izateko. Adinekoen taldeak ere joaten dira eskoletara, euskara berriro ikastera edo ikasten hastera.  Errealitate berrira egokitu gara, eta lana eta familia uztartzeko bidea egin dugu, euskararen mesedetan», esan du Del Campo alkateak.

«Neurri horiei esker, azken urteotan 1.000 ikasleren muga gainditu dugu.  Hasierako 4 irakasleetatik, eta Elkano kaleko eraikineko lehen solairua bakarrik erabiltzetik, 37 irakaslera eta espazioaren osorik erabiltzera iritsi gara.   Euskaltegia inoiz baino handiagoa da, eta herritarrei ere eskaintzen zaiena ere bai.

Eta horrek erakusten du, Barakaldon ere, euskaraz«, adierazi du.

Euskaltegia ireki eta lau urtera, Barakaldoko biztanleen % 2,6k hitz egiten zuen euskaraz.  Orain biztanleriaren % 23 gainditu dugu.   Horrek esan nahi du duela hiru hamarkada 2.800 lagun zirela gai  euskaraz hitz egiteko Barakaldon.  Kopuru hori 22.000 baino handiagoa da orain. Lan ona egiten ari gara, beraz.  Etorkizuna da gure erronka nagusia. Gazte gero eta prestatuagoak izatearekin eta euskara ikasgeletan Haur Hezkuntzatik  ikasten hastearekin gure euskaltegiak euskara irakasteko eredu berrietara egokitu beharko du. Erronkari gogoz eta ilusioz helduko diogu.  Kale-antzerkia, musika, ipuin-kontalaria, berbalagun, euskaraldia eta Korrika moduko ekintzak bultzatuko ditugu. Euskara kalera ateratzen eta euskara ohiko bilakatzen jarraituko dugu, bakoitzak duen maila duela. Euskaraz egitea baita garrantzitsuena», azpimarratu du.

» Gure Euskaltegia bizi-bizirik dago. Eta horrela jarraitzea nahi dugu. Barakaldo ere euskara baita. Barakaldo ere euskalduna baita», esanez amaitu du alkateak.

Ehunka lagun izan da ekitaldian: ikasleak, ikasle ohiak, egungo plantillako langileak, udalbatzaren ordezkariak… Ekitaldiaren ondoren, Clara Campoamor Zentrotik Euskaltegira paseoa egin dute Hala Dzipo bertako taldeak alaituta.