Oharra: Zorrozaurren 120 etxebizitza erosketan

Etxebiden lanean ari dira Bilbon, Zorrozaurren (EB2-0981/19-LE-000 espedientea) babes ofizialeko 120 etxebizitza esleitzeko prozesuan parte hartzea eskatu duten pertsonen zerrendak atontzeko.

Zerrendak berrikusi eta errekurtsoak ebatzi eta gero etxebizitza horien zozketa zein egunetan egingo den webgune honetan (www.etxebide.euskadi.eus) argitaratuko da. Era berean, prozeduran parte hartuko duten pertsonek posta edo mezu elektroniko bat jasoko dute, eta bertan adieraziko zaie zein zenbakirekin parte hartuko duten zozketan, bai eta zozketaren eguna eta ordua ere.