Amagandiko edoskitzeari buruzko erakusketa

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Amagandiko Edoskitzearen Batzordeak erakusketa bat egin du amagandiko edoskitzea sustatzeko. Instalazioa Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egongo da azaroaren 3tik 15era. Ondoren, EEGko ESIko hainbat osasun-zentrotara eramatea aurreikusi da.  Erakusketa Jaioberrien, Amatasunaren, Pediatriaren eta Erditzeen Unitateko ospitalizazio-solairuetarako sarrera-hallean dago.

Patricia González Aguilar argazkilariak aurkezpen hau osatzen duten irudiak utzi ditu. Irudi horietan amagandiko edoskitzearen modu ezberdinak erakusten dira: bizitzako lehen hilabeteetan; tandemean, senide batekin batera egiten denean; edo haur helduagoekin. Azala azalaren kontra egotearen eta familia osoak bularra ematen duen emakumeari laguntzearen garrantzia nabarmentzen da, bereziki bikotekideen erantzunkidetasuna eta zainketetan duten inplikazioa sustatuz.

Amagandiko Edoskitzearen Munduko Astea Osasunaren Mundu Erakundearen ekimen bat da, bizitzako lehen urteetan elikadura mota hori sustatzeko (sei hilabetera arte hori bakarrik, eta gomendatua bi urte egin arte). Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak, ekimenarekin bat egiteko, edoskitzea ikusarazteko argazki-erakusketa bat antolatu du.

Amagandiko edoskitzeari buruzko informazio gehiago Osasun Eskolan.