Paradisu natural handietara bidaia National Geographic-ekin

Eneko Goia, Donostiako alkateak; Ángel Garabieta CaixaBankek Euskadin duen merkataritza zuzendariak; eta Sonia Sáenz ”la Caixa” Fundazioak Euskadin duen lurralde ordezkariak, Francisco Javier Gómez erakusketako komisarioak lagundurik, Polotik Polora, bidaia bat natura paradisu handietara izeneko erakusketa inauguratu dute.

Erakusketan Lurrak Artikotik Antartikara dituen askotariko naturguneen 52 irudi eder daude ikusgai. Guztiek helburu bera partekatzen dute: planetak dituen eremu paregabe horien kontserbazioaren garrantziaz kontzientziatzea. Izen handiko 30 argazkilarien irudiak daude ikusgai. Hauetako batzuk Wildlife Photographer of the Year edo World Press Photo sari ospetsuak irabazi dituzte.