Tapia: «Energia berriztagarrien eta tokiko industriaren alde egiteak erregai fosilen alternatiba arintzea dakar»

2022-11-14

Arantxa Tapia sailburuak Bizkaia Irratiari gaur goizean eskainitako elkarrizketan nabarmendu duenez, beharrezkoa da erregai fosilen alternatiba bizkortzea. Era berean, Eusko Jaurlaritzak datorren urteko aurrekontuetan deskarbonizazioari emango dion babes irmoa azpimarratu du.

“Era diferente daude prozesuak azkartzeko, baina gaur egun 6-7 urte pasatzen dira proiektu aurkezten denetik bukatu arte. Ezin dugu hori permititu. Proiektu hauek ezinbestekoak dira eta, partaidetza sustatuz, beste berme bat eman behar zaie, eta azkarrago egin behar ditugu.

Inbertsio berde ugari egon da, baina, hala ere, erregai fosilak laguntzen ari dira diruz. Zergatik ez dira laguntza horiek kentzen?

Garai konplikatuetatik gatoz eta denbora behar da trantsizioa egiteko. Energia mota guztien prezioa gora joan da eta Ukraniako inbasioaren ondoren are gehiago;  horrek alternatibak bilatzeari eraman gaitu, baina ez dira egun batean sortzen. Energia berriztagarrien eta bertako industriaren alde egin behar da, eta erregai fosilei alternatiba bilatu behar zaie. Horretarako denbora behar da. Denbora horretan gure herriak ezin dira mantendu energiarik gabe.

Deskarbonizazioaz hitz egiten denean energiaz eta materialaz hitz egiten da. Ahalik eta energia gutxien erabiltzea behar dugu, eta eraginkortasuna areagotzeko laguntzak daude. Bestalde, hidrogenoaren papera aztertu behar da. Lehengaiak asko garestitzen ari dira eta ekonomia zirkularra garatzearen alde egin behar dugu”.

Mondragon Taldeko biltzarraz. Ulma eta Oronaren erabakiak.

Une honetan errespetu osoz hartu behar da erabakitzen dutena. Lehiakorrak izatea da helburua, eta Mondragon Taldea beti izan da lehiakorra.

Krisiak daudenean, kooperatiben erresilentzia diferentea izaten da. Eredua ona dela demostratu da. Fagorren ostean hausnarketa egin zuten. Jaurlaritzari tokatzen zaio bidelagun izatea”.

Espazio Agentzia Zamudion

“Euskadik aukera hori du, orokorrean, denontzat izango da onuragarria. Ikerketa munduan baliabideak ditugu: HEGAN klusterra eta zientzia garatzen duen elkarte bat. Gure ahalmena hirukoiztu egin da azken urte hauetan. Baditugu baliabideak hiru gaietan: ikerketan, hortik datozen datuak nola kudeatu eta erabiltzeko ahalmena ere badugu. Eta beste arloetara eramateko ere bai”.