Liskarrean zebiltzan hiru gizonezko atxilotu ditu Barakaldoko Udaltzaingoak

Hiru gizonezko atxilotu ditu eguerdian Barakaldoko Udaltzaingoak, liskarrean aritzeagatik; haietako bi arma zuriz zauritu dira. Herritarren Segurtasun arloko zinegotzi Ángel Madrazok adierazi duenez, litekeena da atxilotuek lehendik harremana izatea.

Eguerdiko 12:45ean izan da gertakaria.  Bertan zen lekuko batek telefonoz hots egin du SOS Deiak-era gazte batek bularrean sastakada batek egindako zauria duelako abisua emateko. Euskadi etorbideko atari batean zegoen gaztea.  Pertsona berak ohartarizi zuen, gertakarietan parte hartutako beste bi pertsonek (deskribapen fisikoa eman zuen) ihes egin zutela norabide jakin batean, lurrera tamaina handiko aizto bat boteaz.

Berehala joan ziren udaltzainak ingurura, eta Ekonomia kaletik hurbil aurkitu zituzten bi susmagarriak, eta hantxe atxilotu zituzten. Bietako batek ere zuen arma zuriz egindako zauria hanka batean. Hirugarren gaztea ere atxilotu dute sanitarioek aztertu ondoren, eta azkenean, ospitalera eraman dute anbulantzian.

Hiru atxilotuak utzi ditu Udaltzaingoak Ertzaintzaren esku, gertakarien larria ikusita, ikerketatik beste delitu batzuk erator litezkeen jakiteko.