Neiker: “Nekazaritzako elikagaien sektoreak eraldaketa-proiekzio oso garrantzitsua du”

Berrikuntza eta teknologia berriak funtsezkoak dira jarduera-sektore guztiak eraldatzeko, baita nekazaritzako elikagaien sektorea eraldatzeko ere, “bilakaera handia izan du eta, une honetan, eraldaketa-proiekzio oso garrantzitsua du”, Leire Barañano Neikerreko zuzendari nagusiak adierazi duenez.

Nekazaritzaren Garapenerako Euskal Erakundeko arduradunak bioteknologian eta bioekonomian aukera bat ikusten du, “lehen ez zeuden negozio eta konponbide berriak irekitzen dituena”. Zehazki, “jatorri fosileko baliabideak albo batera uzteaz” ari da Barañano, “jatorri biologikoko baliabideak erabiltzen hasteko” eta, horrela, produktu berriak garatzeko. Neikerreko zuzendariak hainbat adibide jartzen ditu: “Zuraren eraikuntzarekin, ehungintzaren sektorean bio-jatorriko material alternatiboekin, ongarri naturalago berriak egitearekin edo kimika tradizionalaren jatorriko plastikoen erabilera minimizatzearekin zerikusia duen guztia.”

Neikerren helburu nagusietako bat, hain zuzen ere, lehen sektorea geroz eta lehiakorragoa izaten laguntzean datza, errendimendua hobetzeko eta ingurumenean eragin txikiagoa izateko irtenbide teknologikoak ezarriz. “Ditugun ingurumen-erronkekin bat etorriz, ekoizpen-sistema modernoei buruz hitz egiten ari gara, doitasunezko nekazaritza eta abeltzaintzan”, azaldu du Barañanok.

I+G+b helburu horiek lortzeko aliatu bihurtzen da, eta Neikerren ustez, hori “nuklearra” da. Izan ere, “helburua ikertzea, ezagutza eskuratzea eta transferitzea da” eta, horrela, “elikagaiak kantitate nahikoan modu seguruan ekoiztea, osasungarrian, ahalik eta ingurumen-inpaktu txikienarekin”, Barañanok ondorioztatu duenez.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.