Eusko Jaurlaritzak eskola-garraioaren kontrolak indartuko ditu

Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, Euskadiko eskola-garraioaren zaintza eta kontrola indartuko ditu azaroaren 24tik 25era eta abenduaren 12tik 16ra bitartean, adingabeen bide-segurtasuna zaintzeko helburuarekin.

Alde batetik, egiaztatuko dute garraioak administrazio-baimenei, ibilgailuen baldintza teknikoei eta beste hainbat alderdiri buruz legez ezarritako baldintzak betetzen dituen. Beste alde batetik, adingabeek, gidariak eta laguntzaileak gerrikoa erabiltzen duten ere egiaztatuko dute. Horrez gainera, eskola-umeen segurtasunarekin lotutako neurriak ere egiaztatuko dituzte, besteak beste, ibilgailuen seinaleztapena eta joan-etorrietan zaindu beharko dituen pertsona helduaren presentzia.

Sonia Díaz de Corcuera, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren arabera: “Motor-gidariekin, txirrindulariekin eta oinezkoekin batera, adingabeena babes berezia behar duen kolektibo zaurgarria da, Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun seguru eta jasangarriko 2025 Planean jasota dagoen bezala. Prebentziozko kontrol horiek horregatik dira garrantzizkoak oso ondorio larriak izan ditzaketen istripuak saihesteko”.  

Kontuan izan behar da eskola-garraioan aritzen diren ibilgailuen kasuan 10 km/h-ko murrizten dela herritik kanpora ibilgailu-motaren arabera ezartzen den gehieneko abiadura.

Kontrolak, ahal izanez gero, ikastetxeko instalazioetan egingo dira, ibilgailua helmugara iristen denean eta ikasleak jaisten direnean.