133 hautagai 2023ko Urrezko Danborra izateko

Donostiako Udalak 2023ko Urrezko Danborra jasotzeko behin betiko hautagaitzak aztertzeko eta balioztatzeko prozesua amaitu du, eta bertatik 133 hautagai atera dira saridunak izateko.

Bozeramaileen Batzordeak hiru hautagai aukeratu beharko ditu herri-bozketa egiteko edo, adostasun handia badago, sariduna izendatuko du.

Guztira 399 pertsonek hartu dute parte. Horietatik 3 elkarteak izan dira, eta beste 3 enpresak. Jaso diren hautagaitzetatik 240 taldekatuak izan dira eta 26 baztertuak. Hala, 133 hautagai gelditu dira 2023ko Urrezko Danborraren aukeraketa prozesuan.

Baztertuak izan direnak arrazoi ezberdinengatik izan dira: proposatutako hautagaiak izaera juridikorik ez duelako, adierazitako merituetan informazio nahikoa ez dutelako adierazi, edo ez datorrelako bat sariaren xedearekin.