«Eskatu, eskaini euskaraz» kanpaina, tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko

Eskatu, eskaini euskaraz” Kultura eta Hizkuntza Politika sailak hirugarren urtez merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabileraz sentsibilizatzeko martxan jarritako kanpaina da. Eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko planaren helburuei erantzuten dion kanpaina da. Batetik herritarrak, kontsumitzaileak, aktibatu nahi ditu euskara erosketa edo kontsumitze unean erabiltzera. Eta bestetik, jarduera ekonomikoa herrian duten merkatari eta ostalariak gonbidatu nahi ditu euskaraz gerturatzen zaion herritarrari euskaraz keinu egitera.

Donostiako udaletxean aurkeztu da kanpainaren hirugarren edizioa eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru aldundiek, udalek (EUDEL eta UEMA), mankomunitate eta kuadrillek bat egin dute egitasmoarekin. Horrela elkarlanean eta koordinazioan oinarritutako kanpaina da gaur aurkeztutakoa. Aurten gainera merkataritzaz gain ostalaritzara ere zabaldu da. Aurten 124 udalerri batu dira kanpainara, iazkoaren bikoitza: Arabako 8k, Bizkaiko 22k eta Gipuzkoako 14k. Gainera UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko EAEko 80 udalerriek ere bat egin dute kanpainarekin.

Gaurko aurkezpenean Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Donostiako Alkate Eneko Goiak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Garbie Mendizabalek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendari Elena Morenok eta merkataritza eta ostalaritza elkarteetako ordezkariek parte hartu dute.