Birziklapen Zentro Birtuala itzuli da, Gabonetako kanpainarekin batera hondakinen bereizketa zuzena sustatzeko

Datorren astean, eta Eguberriekin bat eginez, Nafarroako birziklapen zentro birtuala Nafarroako hainbat herritan ibiliko da berriro, Birziklatzeko zaleak, halakoxeak gara Nafarroan kanpainaren baitan. Zehazki, abenduaren 12an Vianako Las Cañas merkataritza-gunean izango da, 13an Tuterako Puente de la Ribera merkataritza-gunean, 14an Altsasuko Iortia Kultur Zentroan eta hilaren 15etik 17ra Uharteko Itaroa merkataritza-gunean.