Nafarroako Gobernuak bat egin du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin

Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bat egiten du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin, datorren asteburuan Iruñean egingo den jarduera-programa batekin. Egun hori urtero egiten da, abenduaren 10ean. Egun horretan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuen 1948an.