Olentzero eta Errege Magoen eskutik 70 ekitaldi baino gehiago antolatu dira Barakaldon Eguberriez gozatzeko

Gabonak ohiko jarduera-formatuarekin itzuliko dira Barakaldora. Pandemiaren bi urteren ondoren Udalak berriz ere jai-eremuak berreskuratu ditu, edukiera-askatasunarekin eta distantzia sozialik gabe; horri esker, Anaien pilotalekuko haurrentzako ludoteka berreskuratu ahal izango da. Olentzerok eta Errege Magoek 70 jarduera baino gehiago ekarriko dituzte Barakaldora, eta Barakaldo Antzokian, Herriko Plazako Karpa Magikoan eta hiriko kultur etxeen sarean izango dira ikusgai.

Ekitaldiak abenduaren 18an hasiko dira, Barakaldo Antzokian:

  • San Bizenteko Schola Cantorumeko Gabon Kontua jaialdi tradizionala (17:00etan eta 19:30ean, abenduaren 18an)
  • Laura Alonso konpainiak antzeztuko du El Cascanueces (urtarrilaren 7an, 16:30etan eta 19:30etan) jaialdiaria bukaera emanez.
  • Gitarraren Lagunen Elkartea (hilaren 20an, 19:00etan)
  • Bridget Bazile & Vincent Balse taldearen gospel kontzertua (hilaren 22an, 20:00etan)
  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots (hilaren 23an, 16:30ean eta 19:00etan)
  • Gabonetako Abesbatzen Kontzertua (hilaren 28an, 20:00etan)
  • Nazioarteko Magia Gala (hilaren 29an, 20:00etan)
  • Lucas Escobedo konpainia, «Paüra» ‘ikuskizunarekin (hilaren 30ean, 19:00etan)
  • Urte Berriko Udal Musika Bandaren kontzertua (urtarrilaren 4an, 20:00etan)

KARPA MAGIKOA DOAKO JARDUAREKIN
Udalak Karpa Magikoaren aldeko apustua egin du aurten ere, Gabonetako oporretan aisialdirako doako gune estalia eskaintzeko. Karpa Magikoan harrera eskainiko zaie Olentzerori eta Mari Domingiri abenduaren 24an (12:30etan). Goizeko harrerarako sarrera librea izango da. Hala ere, Gabonetako bi pertsonaia magikoak hurbilagotik agurtu nahi dituztenek www.barakaldo.eus udal webgunean sartu beharko dute eta arratsaldean zehar ikazkina eta Mari Domingi agurtzeko gonbidapenetako bat eskuratu. Gonbidapen hauek doakoak izango dira eta heldu baten laguntzarekin karpan lau adingabe sartzeko aukera emango dute. «Pandemian ezarri genituen tiketen sistemari eustea erabaki dugu karpan sartzea arinagoa izan dadin eta Olentzero eta Mari Domingi ikustea erosoagoa izan dadin» adierazi du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak. Gonbidapenak abenduaren 22an, 10:00etan, eskuratu ahal izango dira, udal webgunearen bitartez. Bertan, agurra egiteko dauden txandak aukeratu ahal izango dira: 19:15, 19:30, 19:45, 20:00 eta 20:15etan. Sistema hori bera prestatuko da urtarrilaren 5ean Ekialdeko Errege Magoak agurtzeko.

Karpa Magikoko programazioak aurrera jarraituko du Fusión dantza eskola modernoaren emanaldiarekin (hilaren 26an, 12:30etan), eta Eidabe konpainiaren Gora Bihotzak! ikuskizunarekin (hilaren 26an, 18:30etan). Zirtaka Antzerki Taldeak Maddi Pirata aurkeztuko du (27an, 12:30etan) eta arratsaldean Zirko Txoskok Oh Pera! antzeztuko du (27an, 18:30etan). Tiritirantes-en txanda iritsiko da Érase una vez ikuskizunarekin (28an, 12:30etan) eta Niño Lápiz-ek Par D2 aurkeztuko du oholtza gainean (hilaren 28an, 18:30etan). Karpan magia ere egongo da Marsel magoaren eta Sum magoaren eskutik, Zientzialariak (hilaren 29an, 12:30etan) eta Ameztu Antzerkiak Ipurbeltz antzeztuko du (hilaren 29an, 18:30etan).

Hilaren 30ean ACE Barakaldo elkarteak berriz ere urte amaierako kanpai-hotsak aurreratuko ditu, Kanpai Joaldi Magikoak izeneko jarduerarekin (hilaren 30ean, 17:00etatik aurrera). Urteko azken eguneko goiza Barakaldoko San Silbestre lasterketaren edizio berriak markatuko du (hilaren 31n, 16:00etatik aurrera).

Urtarrila Wild Dance Project dantza eskolarekin hasiko da Karpa Magikoan, Giltzarri Dance Camp erakustaldiarekin (urtarrilaren 2an, 12:30etan). Aurkitu Gabeko Altxorra izango da Zirika Zirkus taldeak eskainiko duen ikuskizuna (hilaren 2an, 18:30etan). Barakaldoko Musika Kontserbatorioak Urte Berriko Kontzertua joko du Karpa Magikoan (hilaren 3an, 12:30etan). Barakaldoko Zorkodomoa zirku eskolak Sorkutxa jarriko du oholtza gainean (hilaren 3an, 18:30etan). Zirku gehiago, Zirika Zirkus taldearen eskutik, Egun On Sikiera! ikuskizunarekin (hilaren 4an, 12:30etan). The Sullivan´s konpainiak Total Glamour bere numeroa dantzatuko du (hilaren 4an, 18:30etan). Karpa magikoaren azken ekitaldia Errege Magoei egingo zaien harrera izango da (hilaren 5ean, 12:30etatik aurrera).

HAURRENTZAKO LLUDOTEKA SOLIDARIOA
Beste alde batetik, Barakaldoko pilotalekua berriz ere jolaserako eta dibertimendurako gune bihurtuko da, abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra zabalik egongo den Gabonetako haurrentzako ludotekarekin.  Txikiek euro 1 ordainduko dute sarreraren truke –helduek doako sarbidea dute– eta bilduko den dirua Rastrillo Solidario-ri emango zaio. Ludoteka herriko aisialdi taldeek kudeatuko dute: Atarrabi, Jóvenes 88 Gazteak, Barakaldo con el Sahara Salam, Elbarritu Fisikoen Kolektiboa, Laguntzaile Salestarren Elkartea, Ainara, Illazki  eta Elizalde Skaut Taldea.

Jolasgune hau 1 eta 8 urte bitarteko haurrentzat da. Ludoteka 11:30etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:00etara irekiko da, abenduaren 31n izan ezik, egun horretan ordubete lehenago itxiko baita (19:00etan). Abenduaren 24, 25 eta urtarrilaren 1ean ludoteka itxita egongo da.

GANONETAKO PROGRAMAZIOA AUZOETAN  
Gabonak auzoetan ere nabarituko dira, Barakaldoko Udalak hiriko kultur etxeen sarean prestatu duen programazioari esker. Horrela abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean zientzia-tailerrak, robotika-tailerrak eta gune birtualak izango dira Clara Campoamor, Gurutzeta, Zuhatzu eta Retuerto kultur etxeetan eta gizarte-etxeetan.

Zientziako tailerretan ziborg-esku bati bizia eman, bizitza mikroskopikoa aurkitu eta marraztu, loreekin sorkuntzak egin, alegiazko animaliak sortu, Smartphonerako mikroskopio bat eraiki, lore-collage bat egin… ahal izango dira.

Robotikako tailerretan Legoko irudi robotikoak egiten ikasi ahal izango da, 3Dn diseinatzen ikasi ahal izango da, bideojokoak diseinatzen ikasi ahal izango dute Kodurekin,…

6 urtetik aurrerako haurrek Zuhatzu, Gurutzeta, Retuerto eta Clara Campoamorren sortuko diren scape roometan jolastu ahal izango dute. Esparru horietan autoen simulagailuez, errealitate areagotuko betaurrekoez, erronka-kontsolez eta Xboxez osatutako jolas-jokoak antolatuko dira. Gune birtual hauek Gurutzeta eta Clara Campoamor gizarte-etxeetan egokituko dira.

Kultur ekipamenduen sareko jardueretan parte hartzeko beharrezkoa da abenduaren 12tik urtarrilaren 20ra izena ematea 010 telefonoaren bidez edo kultur etxeetan. Plazen zozketa abenduaren 21ean egingo da.