Azpiazu sailburuaren agerraldia Legebiltzar Batzordean, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan 2022ko azaroaren 17ko bileran hartutako erabakien berri emateko

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarrean, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak azaroaren 17an egindako bileran hartutako erabakien berri emateko.

Bere hitzaldian, Azpiazuk zehaztu du bi akordio horiek, alde batetik, Ekonomia Ituna aldatzea eskatuko dutela, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 2/2002 Legea aldatzen duen lege-proiektua Kongresuan eta Senatuan izapidetu eta onartuta. Eta, bestetik, Gorteetan ere izapidetuko litzateke lege-proiektu bat, hala badagokio, indarrean dagoen abenduaren 28ko 11/2017 Legea ordeztuko lukeena, 2017-2021 bosturtekorako Euskadiko kupoa zehazteko metodologia onartzen duena.