Vitoria-Gasteizen (Salburua), erosketan, babes ofizialeko 40 etxebizitzako sustapen pribatuan parte hartzeko jasotako eskaeren zerrenda

CONSTRUCCIONES NÁJERA NOVOA, S.L. sustatzaileak abian jarriko duen esleipen prozeduran parte hartuko duten eskaeren zerrenda, eta parte hartuko ez duten eskaeren zerrenda, dagozkion argibideekin

Erreklamazio epea: 2022ko abenduaren 15etik 20ra bitartean, biak barne.

Erreklamazioak Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara bideratu beharko dira (Samaniego 2, 1. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz). Zuzenean zerbitzura bertaratuz gero, hitzordua eskatu beharko da 945 01 90 00 telefonoan edo bere webgunean.

Halaber, honako hauek aipatutako epe berean erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute: parte hartzea behar bezala eskatuta, ez onartuen zerrendan eta ezta baztertuen zerrendan ere agertzen ez direnek.