Basque Circular Hub 2023tik aurrera Euskadin erreferentziazko zentroa izatea aurreikusi da ekonomia zirkularrarentzat eta hari lotutako gaientzat, Itun Berdearen ondorioz. Bertan, Europako Batzordeak finantza jasangarriei edo informazio ez-finantzarioari buruzko arauak aurreikusten ditu.

Ehun gaztek baino gehiagok ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza jaso dute 2022an, Basque Circular Hub ekimenari esker

Datorren urteari begira, espero da Basque Circular Huba erreferentziazko zentro bihurtzea Euskadiko ekonomia zirkularraren arloko prestakuntzarako, besteak beste gai hauek jorratuz: ingurumen-jasangarritasuna, bere zentzu zabalean; eta beste kontzeptu aurrendari batzuk, hala nola finantza jasangarriak edo informazio ez-finantzarioari buruzko txostenak. Gai horiek Europako Itun Berdetik ondorioztatzen dira, eta, hain zuzen ere, Europako Batzordea enpresetan eragina duten araudiak ezartzen ari da haien inguruan.

Informazio gehiago