Gaur egun langabezian dauden pertsonei zuzendutako inkesta

Europako Batzordeari laguntzen dion Lanbide Heziketa garatzeko zentro europarrak (CEDEFOP) «Mikrokredentzialen balio erantsia» izeneko inkesta abiarazi du. Europako PPMI ikerketa eta analisi politikorako zentroak egiten du inkesta hori, eta gaur egun langabezian dauden pertsonei zuzenduta dago.

Proiektuaren helburua azken erabiltzaileentzat mikrokredentzialen garrantzia eta erabilera ulertzea da. Horretarako, langabetuen parte-hartzea eskatzen dugu.

Hau zure kasua bada, ez izan zalantzarik… Parte hartu!