Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Iruñeko Planetarioak amatasun lapurtuen inguruko ‘Zugan egin dezala lo…’ erakusketa itxiko dute dantza ikuskizun batekin

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Nafarroako Memoriaren Institutuak amatasun lapurtuen inguruan antolatutako ‘Zugan egin dezala lo…’ erakusketari amaiera emango zaio bihar ostirala, hilak 13, Dantzaz konpainiak argazkien inguruan osatutako Bertan zaude? dantza emanaldiarekin. Ekitaldian izango da Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria.