Nafarroak umetoki-lepoko minbiziaren baheketa hasi du eta hil honen amaieratik aurrera 160.000 emakume baino gehiagorengana irits daiteke

Osasun Departamenuak urtarrilaren amaieran hasiko du umetoki-lepoko minbizia goiz detektatzeko populazio-programa, 35 eta 65 urte bitarteko 162.625 emakumeri zuzenduta dgo eta baheketa-proba primarioa Giza Papilomaren Birusa (GPB) detektatzea izango da. Emakume guztiek, hurrengo bost urteetan, gutun bat jasoko dute, etarien tarteen arabera mailakatuta, etxean lagin bat hartzeko gonbitarekin eta jarraibideekin (autotoma). Dena den, profesional batek lagina hartzeko hitzordua eska dezake erreferentziako Sexu eta Ugalketako Osasune Zentroan (CASSyR).