URA Uraren Euskal Agentziak Bizkaiko Dima udalerriko Oba eta Indusi ibaien hobekuntza hidraulikorako proiektua lizitatu du

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak  Dimako hirigunetik igarotzen diren Oba eta Indusi ibaien hobekuntza hidraulikorako obra-proiektua idazteko lizitazioa abiarazi du. Proiektua idazteko lizitazio-aurrekontua 128.000 €-koa da, BEZa barne, eta lanak egiteko epea zortzi hilabetekoa da.

Idatzitako proiektua jendaurrean jarri beharko da behin betiko onartu baino lehen. Nolanahi ere, idatzi beharreko proiektuak hainbat puntu izan beharko ditu kontuan.

Alde batetik, Oba ibaiaren uholde-orbana murriztea da xedea: ibaiaren sekzioa zabalduz (ezkerraldean). Obrek ibilgua zabaldu beharko dute: egungo ibilgua ur-gutxi datorrenerako emarientzako ibilgu gisa mantenduko da, eta zabalera handituko da urgoraldien emariei.

Industi ibaian uholde-orbana murrizteko ahalmen hidraulikoa handitzeko, Obarekin bat egiten duen tokitik ibaian gora ezkerraldera zabaldu beharko da; baita BI-2543 errepideko zubia ordezkatu ere.

Bi kasuetan, erasan ahalik eta txikienak sortzen dituzten baliabideak  erabili beharko dira; ezpondak ez dira hormigoitu beharko, sahats-hesolekin aldaxkak jartzeko eta hutsuneak landare-lurrez betetzeko (horri esker, ibaiertzeko landaredia agertu ahal izango da ibaiertzean); ahal den ibaiertzeko landaredi oro kontserbatu beharko da; obrak egin bitartean behin-behineko pasabideak gaitu beharko dira, edo ibilgu-ohantze txikiagoa egin beharko da agorraldiko emarien fluxuari bide emateko.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER 2021-2027) finantziazioa jasotzen du.