Informazioa osasun profesionalentzat

Jarduera fisikoa agintzeko EAEko eredu propioaren testuinguruan, Mugiment egitasmoaren lehentasunezko ekimenak dira jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak. Udalerrien lidergo eta ahaleginari esker zerbitzu hauen sare zabal bat osatzen ari da.

Zerbitzu hauetan osasun arloak paper garrantzitsua jokatzen du. Pertsona inaktiboak identifikatu eta orientazio zerbitzura bideratzen dituzte jarduera fisikoaren profesionalen laguntza jaso dezaten. Prozesu osoa zehaztasunez sistematizatuta dago.

Jarraian aurkezten dugun dokumentuak jarduera fisikoa osasun zentrotik agintzeko oinarrizko printzipio eta ezaugarriak jasotzen ditu.