Prestakuntza-bideo berriak Botere Adjudikatzaileentzat


Botere adjudikatzaileen esku jarri dira KontratazioA Plataforman oinarritutako prozedura berriei buruzko prestakuntza-bideo berriak, oso bisualak, didaktikoak eta iraupen laburrekoak, lehendik ikusgai zegoen prozedura irekiaz gain:

  • Eskuratze-sistema dinamikoak.
  • Prozedura mugatuak.
  • Publizitaterik gabeko negoziatuak
  • Esparru-akordioak.
  • Esparru-akodiotik kontratu eratorriak.

Gainera, espedienteak kudeatzeko moduari buruzko aurkezpenak ere igo dira:

  • Aldaketak.
  • Jakinarazpenak/Errekerimenduak.
  • Epea ixtea.
  • Eskaintzak kontsultatzea.
  • Gutun-azalak irekitzea.
  • Esleipena
  • Kontratuak formalizatzea.

Zuzeneko sarbidea: Material didaktikoak (leiho berri batean irekitzen da).