Etxeko ospitalizazioko auto elektrikoak berritzea

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak otsailaren 15ean amaitu zuen etxeko ospitalizazioko ibilgailu elektrikoen berritze partziala. Azken zortzi ibilgailu elektrikoak iritsita bere horretan jarraitzen du ESIak jasangarritasunarekin hartutako konpromisoak. Oraingo honetan, Hyundai Konaren bi lote dira; batak 305 km-ko autonomia du, eta 484 km-koa, bigarrenak.

Etxeko ospitalizazioan 20 auto daude jardunean. Orain arte, 18 elektrikoak ziren, eta 2, gas likidotu bidezkoak. Berriei esker, 20ak dira elektrikoak, eta ESI osoari estaldura emateko aski autonomia dute.

Azken modeloek GPS nabigatzaileak dituzte, eta horri esker egindako kilometroak, ibilbideak, kontsumoak eta abarrak aztertu ahal dira, ibilbideak optimizatzen laguntzeko.

ESIak urte batzuk daramatza bere ibilgailuei lotutako berotegi-efektuko emisioak gutxitzeko ahaleginak egiten. Hori lortzeko, irtenbide jasangarriagoak (ibilgailu elektrikoak, gas natural bidezkoak, etab.) aukeratu ditu errekuntza bidezko aurreko ibilgailuen ordez.

Honako bilakaera hau izan dute:

Lotutako albistea